Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Aurrera

DATUEN BABESA 

I. BALDINTZA OROKORRAK

  1. Abisu honen bitartez, eta Datuen Babesari buruzko Legeriak oro har ezartzen duena eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak – 95/46/CE Direktiba indargabetzen du (aurrerantzean RGPD)¬, bereziki, ezartzen duena betez, USM SOLUCIONES DE ALQUILER S.Lek datu pertsonalen babeserako duen politikari buruz informatzen ditu www.usmrental.com webgunearen erabiltzaileak, USM SOLUCIONES DE ALQUILER S.L.ek bere webgunean eskainitako zerbitzuetako batzuk erabili edo horien harpidetza egiteagatik daturik eskatuko balizkiote webgunearen erabiltzaileek beren kabuz eta askatasunez erabaki dezaten USM SOLUCIONES DE ALQUILER S.L.i eskatutako datu pertsonal horiek emango dizkioten ala ez.
  2. Datuen Babeserako Politika honek (aurrerantzean, “Datuen Babeserako Politika”) https://www.usmrentalcom helbide izena duen webgunea (aurrerantzean, “Webgunea) erabiltzen dutenen datu pertsonalak babesteko moduei buruzko informazioa ematen du.
  3. Webgunea erabiltzen duen pertsonari “Erabiltzailea” deituko zaio aurrerantzean.
  4. Webguneko erabiltzaileen datu pertsonalen eta fitxategi honen arduraduna ULMA Servicios de Manutención S. Coop da. (USM, Ps. Otadui 8, 20560 OÑATI, Gipuzkoa)
  5. Baliteke Webgunean emandako zerbitzu batzuek baldintza partikularrak izatea, datu pertsonalen babesari lotutako alorrean aurreikuspen bereziak eginez, eta hori zerbitzu horietako bakoitzean adieraziko litzateke. 
  6. Erabiltzaileak bermatu egiten du berak emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoa eta eguneratuak direla, eta obligazio hori ez betetzearen ondorioz zuzenean edo zeharka gerta daitekeen edozein kalte edo galeraren erantzulea izango da. Emandako datuak hirugarren batenak badira, erabiltzaileak bermatu egingo du dokumentu honetan jasotako alderdien berri eman dizkiola hirugarren horri eta haren baimena duela bere datuak USM SOLUCIONES DE ALQUILER S.L.en esku utziko dituela esandako helburuetarako.
  7. Datu pertsonalak formularioaren bitartez eskuratu badira, beharrezkoa izango da erabiltzaileak, gutxienez, asterisko batez markatutako datuak ematea; izan ere, beharrezkotzat jotako datu horiek eman ezean USM SOLUCIONES DE ALQUILER S.L.ek ezingo du web zerbitzua edo egindako kontsulta onartu, ezta kudeatu ere.
  8. Webgunearen edukia Erantzulearen jabetzakoa da eta legez babestuta dago. USM SOLUCIONES DE ALQUILER S.L.ek datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun mailak ditu, eta berari ematen dizkioten datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu. 
  9. Erantzuleak adierazten du Webgunearen orrialdeetan ez dagoela hirugarrenen eskubideak edo lege aplikagarria urratzen dituen edukirik, eta, bereziki, datuen babeserako edo edozein pertsonaren segurtasunerako mehatxua izan daitekeen informaziorik duen edukirik edo legez kontrako jarduerak edo portaerak, irainezkoak, mehatxuzkoak, lizunak, difamatzaileak edo kalumniazkoak bultzatzen dituztenak edo arrazakeria edo arrazoi etniko, kultural edo erlijiosoengatik inor  jazartzea bultzatzen dutenak, ez eta hirugarren eskubideak, jabego intelektualeko eskubideak barruan izanik, urratzen dituzten delitu ekintzak edo legez babestuta dauden ondasunak bortxatzea dakartenak ere.

II. DATU BILKETAREN XEDEA

Fitxategiaren arduraduna ULMA Servicios de Manutención S. Coop. da, eta bere helburua da erabiltzaileak harpidetu nahi dituen zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, handitu eta hobetzea, betiere erabiltzaileak hala eskatzen badu, USM SOLUCIONES DE ALQUILER S.L. ek gaur egun eskaintzen dituen eta etorkizunean eskainiko dituen produktu eta zerbitzuen gaineko informazio tekniko, operatibo eta komertziala eta Datu Pertsonalen babesari eta Segurtasun Informatikoari buruzko informazioa ohiko bideetatik eta bide elektronikoetatik bidaltzeaz gain.

Erantzuleak Webgunearen erabilerarako beharrezkoa den xedearekin eta irismenarekin tratatuko ditu erabiltzaileen datu pertsonalak.

  1. a) Harremanetarako eta kontsulta bat bidaltzeko Formularioa erabiliz gero, kontsultari erantzuteko. Erantzulearen legezko interesa da zure datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa; hau da, erantzuleak zure korrespondentzia kudeatzeko interesa (RGPDren 6 artikulua, 1 idatz zatia, f) letra). Horretaz aparte, zuk zure borondatez emandako onarpena ere bada tratamenduaren oinarri juridikoa (RGPDren 6 artikulua, 1 idatz zatia, a) letra). Era berean, erabiltzaileei inkestak bidaltzea ere edukiko zenuke, zure zerbitzuak eskaintzeko, bai eta zerbitzuak hobetzeko ere. Dena dela, erabiltzaileen erantzunak borondatezkoak lirateke.
  2. Erantzuleak 1 puntuan zehaztutako xedetarako tratatuko ditu datu pertsonalak:
  3. a) sistemaren bidez edo “bidali kontsulta” harremanetarako formularioan emandako datu pertsonalen tratamendurako onarpenean oinarrituta.
  4. b) tratamendua beharrezkoa baita Erantzulearen lege obligazioa betetzeko,
  5. c) bai eta legezko interesen ondorioz Erantzuleak dituen helburuetara iristeko ere, helburu horietako batzuk hauek izanik: Webgunearen funtzionamendu ona eta korrespondentziaren kudeaketa.
  6. Erabiltzailearen onarpena borondatezkoa da eta Erabiltzaileak edozein unetan ezeztatu dezake. Aldi berean, jakinarazten dizugu datu pertsonalen tratamendurako emandako onarpena ezeztatzeak ez du eraginik izango ezeztapenaren aurretik datuei emandako tratamenduaren legezkotasunean.
  7. Erabiltzailearen datu pertsonalak ez dira automatikoki automatizatuko, ez eta profilak lantzeko erabili ere.
  8. Informazioaren Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera, etorkizunean erabiltzaileak USM SOLUCIONES DE ALQUILER S.L. en komunikazio komertzialik jaso nahi ez badu, bere asmo hori jakinarazi ahal izango du posta elektronikoko helbide honetara idatzita: lopdUSM@manutencion.ulma.es

III. ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK

  1. Erabiltzaileak honetarako eskubidea edukiko du edozein unetan:
  2. a) datuak eskuratu, zuzendu, kendu, aurkatu eta eramateko eskubideak gauzatzea,  lopdUSM@manutencion.ulma.es posta elektronikoaren bitartez.
  3. b) Tratatzen diren Erabiltzailearen datu pertsonalen gaineko informazioa eskatzea, baita honen gaineko informazioa ere: tratamenduaren xedea, tratatutako datuen kategoriak, datuen kontserbazio aldia, datuen jatorria, irismena eta tratatzeko era, eta zer erakunderi emango zaizkio datuak,
  4. c) eragozpenak jartzea baldin eta datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa Erantzulearen legezko interesa bada,
  5. d) onarpena ezeztatzea, baldin eta Erabiltzailearen datu pertsonalak onarpenean oinarrituta tratatzen badira,
  6. Erreklamazio bat aurkeztea Kontrol Agintaritzari, hau da, Datu Pertsonalen Babeserako Bulegoko buruari.
  7. 1 idatz zatian jasotako eskubideak gauzatzeari buruzko eskaerak formatu elektronikoan aurkeztuko dira, eta helbide honetara bidaliko dira: lopdUSM@manutencion.ulma.es
  8. Erantzuleari dagokio Erabiltzailearen datu pertsonalak ezabatzeko eskaerari ezetz esateko eskubidea, baldin eta datuak kontserbatzea beharrezkoa bada erreklamazioei erantzuteko edo lege aplikagarriak ezartzen duena betetzeko.

IV. DATUAK HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA

  1. Lege aplikagarriaren ondorioz datuak eskuratzeko baimena duten erakundeei eta Administrazio Publikoari, Epaitegiei eta Auzitegiei ere utzi ahal izango zaizkie Erabiltzaileen datu pertsonalak. 
  2. Erantzuleak ez du datu pertsonalak hirugarren herrialdeetara transferitzeko asmorik.

V. DATUEN KONTSERBAZIO DENBORA

  1. Erabiltzailearen datu pertsonalak denbora tarte hauetan edukiko dira gordeta:
  2. a) Harremanetarako eta kontsulta bat bidaltzeko formularioaren erabileraren kasuan, 4 urtean, kontsulta jasotzen den unetik hasita.
Solicitud deinformación

SIEMPRE CERCA DE TI

Por favor, rellena el siguiente formulario para solicitar información sobre cualquiera de nuestras soluciones o realizar una consulta general.

¿Cómo podemos contactar contigo?: *

* Campos obligatorios